Nortzuk gara?

Fray Juan de Zumarraga Institutuan ikasten dugu lau partaideok, Batxilergoko 2. mailan hain zuzen ere, eta Administrazio- eta Kudeaketa-Prozesuak dugu ikasgai. Aurten, beste zenbait ikasturtetan bezala, gure institutua “Egin eta Ekin” lehiaketan parte hartzeko aukera eskaini digu, eta guk onartu dugu. Diputazioak antolatutako lehiaketa da, non enpresa bat sortzea da gure helburua, proiektu honen funtsa izango den enpresa, Kaiser Katering. Hainbat gauza izan behar dira kontuan enpresa bat sortzean, eta hau da jarduera honen bitartez guk lantzea nahi dena, etorkizunean erabil dezakegun esperientzia izatea.